Zer ematen dizu Zihurkok?

Aztertzen ditu, modu objektiboan, aseguruen merkatuko aukera guztiak, bezeroei beren arriskuen ezaugarrietara egokitutako aseguru-estaldurak eskaintzeko. Modu horretan bere ondasunak babesten ditugu.

Gure bezeroen ordezkariak gara, bere arriskuak aseguratzen ditugun aseguru-erakundeen aurrean. Sinatutako polizen jarraipena egiten dugu, horren eraginkortasuna ahal bezainbeste bermatze aldera.

Izapidetzen ditugu, arintasunez eta eraginkortasunez, gure bezeroek izandako ezbeharrak. Gure ezbeharren sailak aseguru-erakundeen erabakiak polizetan hitzartutako baldintzetara egokitzen direla zaintzen du, eta bezeroaren ondoan gaude likidazio osoa egin arte.

Azken finean, Segurtasuna bermatzen dugu, gure bezeroen zalantzak ezabatuz.

Utzi gure esku zure arriskuen kudeaketa!


FAQ | GURE BOLETIN-ERA HARPIDE ZAITEZ. | AURKI ITZAZU GURE BULEGOAK. | LEGEZKO INFORMAZIOA. | HARREMANETARAKO.
Zihurko Aseguru Artekaritza Elkartea, Biharko, Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros, SA eta Biharko Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAUrekin loturikoa, aseguru-artekaritzako elkarte bat da, KUTXABANK, S.A. partaidetza duena.© Eskubide guztiak bere esku.