Lege-informazioa

Zihurko Aseguru Artekaritza Elkartea, S.A.U. , loturikoa, aseguru-artekaritzako elkarte bat da, KUTXABANK, S.A. partaidetza duena. Eskubide guztiak bere esku.

Zihurko 1987ko uztailaren 23an sortu zen, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago: 37. liburukia, 61. folioa, 387-1. orria. IFZa A-20162053 du. Era berean, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan ere izena emanda dago (J-993 zenbakia), eta Gizarte Erantzukizun Profesionaleko eta Finantza Ahalmeneko Aseguru bat dauka hitzartuta, Aseguru eta Berraseguru Pribatuen Artekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 27. artikuluko 1.e eta 1.f puntuetan zehazten denari jarraituz.

Erreklamazioak jasotzeko, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu bat dauka Zihurko erakundeak. Eta, zerbitzu horren bitartez, bezeroek erreklamazioa edo kexa aurkeztu eta gehienez ere bi hilabeteren buruan horiei erantzun eta konponbidea emateko konpromisoa du. Erreklamazioak edo kexak honako helbide honetan aurkeztu behar dira:

Kutxabank – Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua

Apartado de Correos nº 5

48008 – Bilbao

Edo posta elektronikoko helbide honetan: calidad@kutxa.es

Zihurko elkarteak Bezeroaren Babeserako Araudia eratu du, halaber, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren jarduera arautzeko. Araudi hori gure web-orrialdean dago eskuragarri, helbide honetan: www.zihurko.es.

Jakinarazi nahi dizugu, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako indarrean dagoen araudiaren arabera, zure datu pertsonalak Zihurko Aseguru Artekaritza, SAren  jabetzako fitxategi batean gordeta daudela, eta berau baimentzen duzula datu horien tratamendu automatizatua nahiz bestelakoa egiteko, kontratu hau gauzatzearekin eta gainerako produktuen eta zerbitzuen kontratazioarekin eta eskaintzarekin zerikusirik duen hartan eta, hala balegokio, baita datu horiek KUTXABANKen esku eta egoki iritzitako aseguru-etxeen esku uzteko ere, betiere, Zihurko Aseguru Artekaritza, SAren  xede sozialari loturiko helburuak betetzearren.

Datuen tratamendua behar bezainbateko isilpekotasunaz egingo da, betiere, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 LOak ezarritakoaren arabera, datu horiek dagozkien pertsonek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horiei kontra egiteko duten eskubidearen kalterik gabe. Eskubide hori baliatzeko, honako helbide honetara jo behar da:

ZIHURKO

Pilotegi Bidea, 2 – 1º Soilaru – Bulego 101

20018 – Donostia

 Enpresaren datuak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten dizuegu honako hauek direla enpresaren identifikazio datuak:

Izen Soziala: ZIHURKO, Sociedad de Correduría de Seguros,…, S.A.U

IFZ / IFK: A-20162053

Helbide Sozial: : Pilotegi kalea, 2-Plta.1ª. Oficina 101.

Telefono zenb.: : 943.3173.22       Faxa: 943.31.78.79.

Helbide elektronikoa: zihurko@zihurko.es

Gipuzkoa-ko Merkataritza Erregistroan inskribatuta; 37 liburukia, 61 atala, 387-1orria

Jabetza intelektuala

ZIHURKO,…, S.A.U. da www.zihurko.es webgunearen jabetza intelektualaren eskubideen, bere iturburu-kodearen, testuen, diseinu grafikoen, irudien, argazkien, animazioen, soinuen, nabigazio egituraren eta datu-baseen titularra, baita edukiena ere, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu. Edukiak erreproduzitzeak, guztiz edo zatika argitaratzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo eraldatzeak, Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzea dakar, non eta ez den berariaz baimendu.

ZIHURKO,…, S.A.U. enpresak dagozkion ekintza administratibo, zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu, baldin eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu.

Webgunera heltzeko modua eta horren erabiltzaileak

www.zihurko.es webgunera heltzen dena webgunearen erabiltzaile da, eta erabilera pertsonal eta pribaturako baino ezin du erabili webgune horretako materiala. Helburu komertziala duen erabilera debekatuta dago, hortaz, aurretiko eta idatzizko baimenik izan ezean. Erabiltzaileak erantzukizun osoz erabiliko ditu www.zihurko.es guneko web orrien informazio, datu eta eduki guztiak, eta zerbitzuak eta edukiak ondo erabiltzeko konpromisoa hartuko du; hots, ez ditu inoiz legez kontrako jardueretarako erabiliko. Erabiltzaileak hemen zehaztutako baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.

ZIHURKO,…, S.A.U. enpresak du eduki, konfigurazio, aurkezpen, zehaztapen eta zerbitzuen parte bat bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, hedatu edo ezabatzeko eskubidea. Halaber, oraingo erabilera baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita www.zihurko.es webgunean dagoen beste edozein baldintza ere.

ZIHURKO,…, S.A.U. enpresak ez du ziurtatzen webgunera heltzeko edo bere edukian ez dagoenik akatsik, ezta egoki eguneratuta dagoenik ere, ahalegin guztiak egingo baditu ere hori saihestu, konpondu edo eguneratzeko.

www.zihurko.es webguneko estekak erabiltzaileari Interneten gaiarekin erlazionatutako beste informazio iturri batzuk daudela jakinarazteko baino ez daude. Estekok egoteak ez du esan nahi horiek bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiten denik; hortaz, ZIHURKO,…, S.A.U. enpresa ez da horien bidez lortutako emaitzaren erantzule izango.

ZIHURKO,…, S.A.U. enpresa ez da erabiltzaileen ordenagailuetan gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule izango, birus informatikoak edo edozein programa kaltegarri direla eta.

Erabiltzailearena da erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa (pasahitza) babesteko erantzukizuna baimenik gabeko erabileren aurrean. www.zihurko.es webgunea bere erabiltzaile izenarekin eta sarbide gakoarekin erabiltzen duenean, bere erantzukizunpean arituko da. Zure erabiltzaile izena eta sarbide gakoa baimenik gabe erabiltzen edo jakinarazten ari direla antzemanez gero, jakinaraz iezaguzu hemen: zihurko@zihurko.es .

 Webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak

Honako hauek dira ZIHURKO,…, S.A.U enpresaren web orriak eskaintzen dituen zerbitzu eta/edo edukiak:bere zerbitzuetako eta produktuetako merkataritza-informazioa, baita ere aseguruen sektorearen jarduerarekiko berri erlazionatuak ematea.

 Cookie-ak

Cookie-ak erabiltzailearen ordenagailuan kokatzen diren datu fitxategi txikiak dira; ezin dituzte disko gogorreko datuak edo beste zerbitzu-emaile batzuek sortutako beste cookie batzuk irakurri, eta erabiltzaileak egindako bisiten inguruko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dira, zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko eta nabigazioa errazteko, erabilitako hizkuntzari, pasahitzari, eta abarri dagokionez; bai eta beste mota bateko informazioa emateko ere, hala nola, IP helbideak, ikusi dituen eduki zehatzak, data eta ordua eta bertan eman duen denbora.

Erabiltzaileak askatasun osoz erabaki dezake disko gogorrean cookie-a jartzea edo ez; nabigatzailea konfiguratu dezake cookie guztiak, besterik adierazi ezean, onartu edo ez onartzeko, edo, cookie bakoitza hartzerakoan, pantailan ohar bat jasotzeko; hartara, une horretan erabaki dezake jarri edo ez. Badira bisita egin ondoren cookie-a ezabatzeko aukera ematen duten nabigatzaileak ere.

Erabiltzaileak behar pertsonalen arabera konfiguratu ahal izango du nabigatzailea, cookie-ak jasotzea baimendu edo horiek disko gogorrean instalatzea eragotzi ahal izan dezan. Horretarako, informazio hau zabaltzeko bere nabigatzaileak dituen jarraibideak eta gidaliburuak kontsulta ditzake.

ZIHURKO,…, S.A.U. enpresaren web orrietara sartzen bazara zure ordenagailua cookie-ak jasotzea baimentzeko konfiguratuta duzula, ZIHURKO,…, S.A.U enpresaren zerbitzuak erabili nahi dituzula eta cookie-ak erabiltzea baimentzen diguzula ulertuko dugu.

ZIHURKO,…, S.A.U. enpresak cookie-ak ERABILTZEN DITU. www.zihurko.es webgunean Erabiltzaileek bere orrialdeak bisitatzen dituztenean, bere nabigatzailearen onarpenerako, hizkuntzako, bere lehentasunen eta erabiltzaileagatiko beste elementu konfiguragarri batzueiko segimendua egitea, nabigaziorako aukeratuta Zihurko-k berak erabil ditzake. Erabiltzaileak du “cookie”-harreraren gainean abisatzeko bere nabigatzailea itxuratzearen eta bere instalazioa, bere kasuan, bere disko gogorrean galaraztearen posibilitatea. Mesedez, kontsulta itzazu instrukzioak eta informazio hau handitzeko bere nabigatzaileari buruzko eskuliburuak. .

 


FAQ | GURE BOLETIN-ERA HARPIDE ZAITEZ. | AURKI ITZAZU GURE BULEGOAK. | LEGEZKO INFORMAZIOA. | HARREMANETARAKO.
Zihurko Aseguru Artekaritza Elkartea, Biharko, Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros, SA eta Biharko Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAUrekin loturikoa, aseguru-artekaritzako elkarte bat da, KUTXABANK, S.A. partaidetza duena.© Eskubide guztiak bere esku.