Aztertzen ditu, modu objektiboan, aseguruen merkatuko aukera guztiak, bezeroei beren arriskuen ezaugarrietara egokitutako aseguru-estaldurak eskaintzeko. Modu horretan bere ondasunak babesten ditugu.
Gure bezeroen ordezkariak gara, bere arriskuak aseguratzen ditugun aseguru-erakundeen aurrean. Sinatutako polizen jarraipena egiten dugu, horren eraginkortasuna ahal bezainbeste bermatze aldera.
Izapidetzen ditugu, arintasunez eta eraginkortasunez, gure bezeroek izandako ezbeharrak. Gure ezbeharren sailak aseguru-erakundeen erabakiak polizetan hitzartutako baldintzetara egokitzen direla zaintzen du, eta bezeroaren ondoan gaude likidazio osoa egin arte.
Azken finean, Segurtasuna bermatzen dugu, gure bezeroen zalantzak ezabatuz.
Utzi gure esku zure arriskuen kudeaketa!
GURE PRODUKTUAK
Zihurkok, Aseguru Artekaritza gisa, bitartekaritza-lanak egiten ditu aseguratutako bezeroen eta aseguru-konpainien arteko harremanetan, Aseguru Arloa edozein dela ere. Enpresa, erakunde eta korporazioetarako aseguruetan espezializatuta gaude.
Zihurkok berariazko produktuak ditu sektore jakinetarako. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Erantzukizun Profesionala
Gaur egun, Erantzukizun Zibileko asegurua da gehien eskatutako estalduretako bat. Gure bizitza pribatuan hirugarrenen auzien aurrean gure ondasunak babesteko estaldura hori izatea nahitaezkoa baldin bada, are beharrezkoagoa da gure jarduera profesionalaren arloan.
Laneko zabarkeriagatik ezarritako auzi errealak edo ustezkoak izugarri areagotu dira, gure gizartean erreklamazioaren kultura errotu baita. Horregatik, lanerako ad hoc estaldura bat izatea ezinbestekoa da, eta, zenbait kasutan, baita nahitaezkoa ere, indarrean dagoen legeriaren arabera. Horrela, hirugarren kaltetuen auziei aurre egiteko babesa izango dugu.
Jakina, langile batentzako gomendiorik onena akatsik ez egitea da; denok dakigu, ordea, hori ez dela horrela gertatzen; horregatik, hain zuzen, prebentzioa da tresnarik onena, eta hori arriskuak kudeatzeko politika baten bidez gauzatzen da. Izan ere, arriskuen kudeaketa ez da enpresa handien ondare esklusiboa ezta industria-arriskuena ere; haatik, primeran aplikatzen zaio jarduera profesionalari, eta oso gomendagarria da.
Laneko hutsegiteak saiheste aldera, arriskuak kudeatzeko politika egoki batek kontuan hartu beharko luke honako dekalogo hau:
1.- "Hutsegiteak eta Omisioak" arloaren barne-politika egitea eta zaintzea.
2.- Arriskua ezagutzea.
3. Hutsegitearen aukera ez ukatzea.
4.- Prozeduren Eskuliburu bat izatea.
5.- Langilearen betebeharren lege-esparrua ez gainditzea.
6.- Bezeroarekin izandako komunikazioen euskarri idatzia izatea beti.
7.- Emaitzak lortzeko konpromisorik ez hartzea.
8.- Epeen kontrola egitea.
9.- Taldean lana egitea.
10.- Den-dena berriro egiaztatzea.
Administrazio Kontseiluak - D&O
Indarrean dagoen Sozietate Anonimoen legea promulgatu arte, merkataritza-erakundeen kontseilariak eta goi-karguak, delitu-ekintzetan izan ezik, babestuta zeuden erantzukizun-ekintzen aurrean, sozietatearen forma edozein zela ere; hau da, Anonimoa, Mugatua, Kooperatiba, Fundazioa, GKE, etab.
Kontua da, indarrean dagoen Legearekin, Enpresaren Administrari guztiek, "eskubidekoak" (kontseilariak) edo "egitatezkoak" (kontseilari ez diren zuzendariak) izan, beren jarduera arrunten ondoriozko erreklamazioak jaso ditzaketela, baita zabarkeria soilenengatik ere; batez ere, hirugarrenak langileak, hornitzaileak, bezeroak eta sozietatea bera baldin badira. Administrariek beren ondasunekin erantzun beharko dute, eta elkarrekiko irabazien erregimenean ezkonduta egonez gero, baita beren ezkontideek ere. Horregatik, hain zuzen, ondasun horiek babesteko estaldura egokia izatea guztiz beharrezkoa da.
Erakundeak
Zuzenbide publikoko erakunde batek zuzenbide pribatuko baten betebehar berberak ditu; bere kudeaketan, ordea, are erantzukizun handiagoa jasan behar izaten du; izan ere, herritarrei eskainitako zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia bermatu behar du.
Hain zuzen ere, erantzukizun horrek bultzatzen ditu erakunde publikoak guztion ondasuna modu eraginkorrean babestera.
Zihurko Aseguru Artekaritzak hainbat erakunde publiko ditu bere bezeroen artean, hala nola udalak, diputazioak, mankomunitateak eta partzuergoak. Urte askoko esperientzia du ondare publikoa eta udal-korporazio nahiz funtzionarioen erantzukizuna aseguratzen. Azken finean, Arriskuak Kudeatzeko plan zehatzak diseinatzen ditugu ondasun publikoetarako.
Industria Enpresak
Lanpostuen sorrerak, enpresa-jardueraren errentagarritasunak eta enpresa-proiektuan konfiantza izan zuten akziodunei ordaintzeak enpresa-proiektu bat definitzen dute, makroekonomia, berrikuntza, I+G eta beste hainbat alderdirekin batera. Halere, proiektuaren arrakastan edo porrotan eragin dezaketen bestelako faktoreak ere badira, bai barnekoak bai kanpokoak.
Dena edo ia dena aurreikus daiteke; kasu askotan, ordea, nekez kontrola daitezken alderdiak ditugu: sute bat, naturaren gertaera ezohiko bat, hirugarren kaltetu batek jar dezakeen erreklamazioa, lan-istripu bat, etab. Horrek denak enpresaren martxa eragotz dezake; horregatik, hain zuzen, Zihurkon aseguru-plan eraginkorrak egiten ditugu, ezbehar bat gertatuz gero enpresak bere jarduerarekin jarrai dezan. Horrelakoetan kontuan hartzen dira kalte materialak, lortu gabeko irabaziak, hirugarrenekiko erantzukizun zibila, eta, oro har, aseguratutako enpresaren etorkizuna kolokan jar dezakeen edozein alderdi.
Eraikuntza Enpresak
Promotore (partikulara edo instituzionala), kontratista, azpikontratista eta eraikuntza-obra batean esku har dezaketen pertsona guztiek arrisku nabarmenak bereganatzen dituzte, obra bat proiektatzeko eta exekutatzeko aldian.
Obrari egindako kalteak, hirugarrenei egindakoak eta horren ondoriozko galerak estaltzeko aseguru egoki batek ziurtasunik gabeko kostu aldakorra (ezbeharra) kostu finko (aseguru-prima) ziur bihurtzen du. Gainera, nahitaezkoa da, Hamar Urteko Bermearen kasuan bezalaxe.
Zihurko espezializatuta dago eraikuntza-aseguruetan, bai etxebizitzen eraikuntzarako bai Obra Zibilerako. Esperientzia handia du ekonomia-sektore honetan.
Gure bezeroen benetako bazkide gisa jokatzen dugu, eraikitzeko prozesu osoan laguntzen, datxekion arriskuetarako estaldura egokia ematen, gerta daitezkeen ezbeharrei erantzuten, kalte-ordainak egokiak direla zaintzen, eta hornitzaile, bezero eta azpikontratistekin dituzten kontratu-harremanetan aholkularitza ematen.
Ingurumen Erantzukizuna
Ingurumen Erantzukizuneko Lege berriak, apirilaren 30ekoak eta 2004/35 Europar Zuzentaraua Espainiako antolamenduan txertatzen duenak, "kutsatzen duenak ordaintzen du" printzipioa gauzatzeko xedea du, erantzukizun objektiboko sistema batez. Horren arabera, natur baliabideetan eragindako kalteak konpontzea eska daiteke, baita kaltearen egileak arau-hausterik egin ez duen kasuetan ere.
Lege berriak ingurumen-gaiarekiko enpresen kontzientziatze-maila areagotu du, eta aseguratze-premia berriak sortu ditu.
Erantzukizun-mailarik zorrotzena aplikatzean, ez da kontuan hartzen enpresaren tamaina, bere jarduera baizik.
Legeak portaera-arau berriak eta are zorrotzagoak ezartzen ditu, ingurumenean kalteak egiteko arriskuaren aurrean.
Legearen III. Eranskinean jasotako enpresa-jarduera jakinetarako, finantza-berme baten nahitaezko kontratazioa aurreikusten da; batik bat, aseguru-poliza bat, ingurumen-erantzukizunak babestuko dituena.
Zihurkoko langileek gaiari buruzko prestakuntza sakona eta egokia jaso dute; hortaz, zure lege-betebeharrei eta horien ondorioz sortutako aseguru-beharrei buruzko informazio objektiboa eman diezazukegu.
Datuen Babesa
Izaera pertsonaleko datuen babeserako 15/99 Lege organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuez osatutako datu-baseak erabiltzen dituzten enpresa guztiak legea urratzearen ondoriozko erantzukizunetan eror daitezke, egindako kalte moral nahiz ekonomikoengatik. Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (AEPD) ezarritako zigorrak jaso ditzakete, eta horien zenbatekoak 600.000 euro artekoak izan daitezke, oso larritzat jotako arau-hausteen kasuetan.
Seguru gaude zure enpresa arrisku hortaz jabetu dela eta beharrezkoak diren neurriak hartu dituela lege-urraketak saihesteko. Halere, une jakinetan kontrolik gabe gera daitezkeen arriskuak daude, esate baterako, pertsonen hutsegiteak, teknologiaren akatsak, edo, are okerragoa dena, langile baten edo beste pertsona baten ekintza maltzurra. Horietako edozeinek hirugarren baten erreklamazio bat edo AEPDaren ikerketa bat eragin dezake, eta, horren ondorio ekonomikoak, gure ustez behintzat, aseguru-estaldura egoki batek baino ezin ditu babestu.
Aseguruen merkatuak eta Aseguru Artekaritza gisa horren kide den Zihurkok, arazo horretaz jabetuta, erantzukizun horiek babesteko aseguru-estaldura bat merkaturatzen dute. Hirugarren eta langileen aurrean lege-erantzukizunari erantzuteaz gainera, aseguruak AEPDak ezarritako administrazio-zigorrak estaltzen ditu, eta baita defentsa, bermeak eta kaltetuko irudia lehengoratzeko gastuak ere.
Arte Ondarearen Babesa
Artelanek aseguru-estaldura espezifikoak behar dituzte, bakarrak eta balio handikoak direlako.
Zihurkon "HILTZEZ HILTZE" izeneko estaldura egin dezakegu, berariaz diseinatu baita lekualdatze eta erakusketa iraunkor edo ibiltarietarako.
Horrez gain, estaldura espezifikoa eta espezializatua du bilduma partikularretarako, aseguratu beharreko obren kopurua edozein dela ere, baita obra bakarra bada ere. Izan ere, Etxeko Arrisku Anitzak izeneko aseguruak oso mugatuta daude artelanetarako, eta eskas gera daitezke.
Kirol Erakundeak
Elkartea, federazioa, kirolari profesionala nahiz amateurra izan, denek behar dituzte gutxieneko estaldurak dagokien kirol-jarduerarako. Estaldura era askotakoa izan daiteke, hala nola: kirolariak izan ditzakeen kalte pertsonalak eta horiei dagokien konpentsazioa kirolik egin gabe igarotako aldian, kirol-lehiaketa batera joateko bidaian izandako gorabeherak, lehiaketa bat antolatzearen ondorioz hirugarrenek jasan ditzaketen kalteak, eta zenbait kasutan, erakundeek nahitaez kontratatu beharreko kirol antolatzaileen erantzukizun zibileko asegurua, beren instalazioak kirol-ekitaldiak egiteko uztearen ondorioz.
Konponbide berritzaileak eta lehiakorrak ditugu.
Ikuskizun Artistikoak
Ikuskizun, lehiaketa eta erakusketa bat antolatzearen eragozpena da, ekitaldia bera laburra izan arren, prestatzeko aldia luzea dela; izan ere, asko dira zehaztu beharreko alderdiak eta xehetasunak dena aurreikusitakoaren arabera atera dadin. Hain zuzen ere, iraupen laburreko aldi horrek ez du halabeharrei aurre egiteko plan zehatzik egiteko aukerarik ematen; izan ere, sor daitezkeen eragozpenetarako konponbideak ordu gutxitan, eta zenbaitetan, minututan eman behar dira.
Hori dela eta, ziurgabetasun horiek saihestu behar dira eta horretarako aseguru-plan bat egin behar da, antolakuntzaren erantzukizunak eta gastuei aurre egiteko gutxieneko diru-sarrerak bermatuko dituena, baita ikuskizuna bertan behera geratzen den kasuetan ere, eguraldiaren gorabeherak, artisten hutsegitea, grebak eta abar direla eta.
Zihurkok berme hori eskaintzen dizu, aseguruen merkatuan zure premietara ongien egokitzen den estaldura zure izenean kontratatuta.