Castellano Euskara

Gure Produktuak

Zihurkok, Aseguru Artekaritza gisa, bitartekaritza-lanak egiten ditu aseguratutako bezeroen eta aseguru-konpainien arteko harremanetan, Aseguru Arloa edozein dela ere. Enpresa, erakunde eta korporazioetarako aseguruetan espezializatuta gaude.

Zihurkok berariazko produktuak ditu sektore jakinetarako. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Ingurumen Erantzukizuna

Ingurumen Erantzukizuneko Lege berriak, apirilaren 30ekoak eta 2004/35 Europar Zuzentaraua Espainiako antolamenduan txertatzen duenak, "kutsatzen duenak ordaintzen du" printzipioa gauzatzeko xedea du, erantzukizun objektiboko sistema batez. Horren arabera, natur baliabideetan eragindako kalteak konpontzea eska daiteke, baita kaltearen egileak arau-hausterik egin ez duen kasuetan ere.

Lege berriak ingurumen-gaiarekiko enpresen kontzientziatze-maila areagotu du, eta aseguratze-premia berriak sortu ditu.

Erantzukizun-mailarik zorrotzena aplikatzean, ez da kontuan hartzen enpresaren tamaina, bere jarduera baizik.

Legeak portaera-arau berriak eta are zorrotzagoak ezartzen ditu, ingurumenean kalteak egiteko arriskuaren aurrean.

Legearen III. Eranskinean jasotako enpresa-jarduera jakinetarako, finantza-berme baten nahitaezko kontratazioa aurreikusten da; batik bat, aseguru-poliza bat, ingurumen-erantzukizunak babestuko dituena.

Zihurkoko langileek gaiari buruzko prestakuntza sakona eta egokia jaso dute; hortaz, zure lege-betebeharrei eta horien ondorioz sortutako aseguru-beharrei buruzko informazio objektiboa eman diezazukegu.