Castellano Euskara

Gure Produktuak

Zihurkok, Aseguru Artekaritza gisa, bitartekaritza-lanak egiten ditu aseguratutako bezeroen eta aseguru-konpainien arteko harremanetan, Aseguru Arloa edozein dela ere. Enpresa, erakunde eta korporazioetarako aseguruetan espezializatuta gaude.

Zihurkok berariazko produktuak ditu sektore jakinetarako. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Erantzukizun Profesionala

Gaur egun, Erantzukizun Zibileko asegurua da gehien eskatutako estalduretako bat. Gure bizitza pribatuan hirugarrenen auzien aurrean gure ondasunak babesteko estaldura hori izatea nahitaezkoa baldin bada, are beharrezkoagoa da gure jarduera profesionalaren arloan.

 

Laneko zabarkeriagatik ezarritako auzi errealak edo ustezkoak izugarri areagotu dira, gure gizartean erreklamazioaren kultura errotu baita. Horregatik, lanerako ad hoc estaldura bat izatea ezinbestekoa da, eta, zenbait kasutan, baita nahitaezkoa ere, indarrean dagoen legeriaren arabera. Horrela, hirugarren kaltetuen auziei aurre egiteko babesa izango dugu.

 

Jakina, langile batentzako gomendiorik onena akatsik ez egitea da; denok dakigu, ordea, hori ez dela horrela gertatzen; horregatik, hain zuzen, prebentzioa da tresnarik onena, eta hori arriskuak kudeatzeko politika baten bidez gauzatzen da. Izan ere, arriskuen kudeaketa ez da enpresa handien ondare esklusiboa ezta industria-arriskuena ere; haatik, primeran aplikatzen zaio jarduera profesionalari, eta oso gomendagarria da.

 

Laneko hutsegiteak saiheste aldera, arriskuak kudeatzeko politika egoki batek kontuan hartu beharko luke honako dekalogo hau:

1.- "Hutsegiteak eta Omisioak" arloaren barne-politika egitea eta zaintzea.

2.- Arriskua ezagutzea.

3. Hutsegitearen aukera ez ukatzea.

4.- Prozeduren Eskuliburu bat izatea.

5.- Langilearen betebeharren lege-esparrua ez gainditzea.

6.- Bezeroarekin izandako komunikazioen euskarri idatzia izatea beti.

7.- Emaitzak lortzeko konpromisorik ez hartzea.

8.- Epeen kontrola egitea.

9.- Taldean lana egitea.

10.- Den-dena berriro egiaztatzea.