Castellano Euskara

Gure Produktuak

Zihurkok, Aseguru Artekaritza gisa, bitartekaritza-lanak egiten ditu aseguratutako bezeroen eta aseguru-konpainien arteko harremanetan, Aseguru Arloa edozein dela ere. Enpresa, erakunde eta korporazioetarako aseguruetan espezializatuta gaude.

Zihurkok berariazko produktuak ditu sektore jakinetarako. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Datuen Babesa

Izaera pertsonaleko datuen babeserako 15/99 Lege organikoaren arabera, izaera pertsonaleko datuez osatutako datu-baseak erabiltzen dituzten enpresa guztiak legea urratzearen ondoriozko erantzukizunetan eror daitezke, egindako kalte moral nahiz ekonomikoengatik. Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentziak (AEPD) ezarritako zigorrak jaso ditzakete, eta horien zenbatekoak 600.000 euro artekoak izan daitezke, oso larritzat jotako arau-hausteen kasuetan.

Seguru gaude zure enpresa arrisku hortaz jabetu dela eta beharrezkoak diren neurriak hartu dituela lege-urraketak saihesteko. Halere, une jakinetan kontrolik gabe gera daitezkeen arriskuak daude, esate baterako, pertsonen hutsegiteak, teknologiaren akatsak, edo, are okerragoa dena, langile baten edo beste pertsona baten ekintza maltzurra. Horietako edozeinek hirugarren baten erreklamazio bat edo AEPDaren ikerketa bat eragin dezake, eta, horren ondorio ekonomikoak, gure ustez behintzat, aseguru-estaldura egoki batek baino ezin ditu babestu.

Aseguruen merkatuak eta Aseguru Artekaritza gisa horren kide den Zihurkok, arazo horretaz jabetuta, erantzukizun horiek babesteko aseguru-estaldura bat merkaturatzen dute. Hirugarren eta langileen aurrean lege-erantzukizunari erantzuteaz gainera, aseguruak AEPDak ezarritako administrazio-zigorrak estaltzen ditu, eta baita defentsa, bermeak eta kaltetuko irudia lehengoratzeko gastuak ere.