Castellano Euskara

Zihurko Aseguru Artekaritza, E.A. aseguruen bitartekaritzako enpresa bat da, 1987. urtean sortu zena eta KUTXABANKaren partaidetza duena.

Zihurkoren egitekoa gure bezeroen arriskuak identifikatzea, eta horren araberako aseguru-konponbideak eskaintzea da, gure langileek aseguruen merkatuan eskuratutako ezagutzaren bidez. Gure bezeroei segurtasuna emanez igarotako 20 urteko esperientzia duzu horren guztiaren bermea.

Zer eskaintzen dugu

Zihurkok, Aseguru Artekaritza gisa, bitartekaritza-lanak egiten ditu aseguratutako bezeroen eta aseguru-konpainien arteko harremanetan, Aseguru Arloa edozein dela ere. Enpresa, erakunde eta korporazioetarako aseguruetan espezializatuta gaude.

Zihurkok berariazko produktuak ditu sektore jakinetarako. Horiei buruzko informazioa nahi izanez gero, sar zaitez "Zer eskaintzen dugu" atalean.

 

Jar zaitez gurekin harremanetan

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sartu atal honetan eta bete galdetegia.

Bezeroarentzako arreta-zerbitzua

Sar zaitez hemen Kalitate eta Etengabeko Hobekuntzarekin dugun konpromisoa ezagutu nahi baduzu. Horren bidez, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu onena eskaini nahi diegu gure bezeroei.