Zihurko Aseguru Artekaritza Elkartea, Biharko, Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros, SA eta Biharko Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, SArekin loturikoa, aseguru-artekaritzako elkarte bat da, KUTXABANK partaidetza duena.
Zihurko 1987ko uztailaren 23an sortu zen, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago: 37. liburukia, 61. folioa, 387-1. orria. IFZa A-20162053 du. Era berean, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan ere izena emanda dago (J-993 zenbakia), eta Gizarte Erantzukizun Profesionaleko eta Finantza Ahalmeneko Aseguru bat dauka hitzartuta, Aseguru eta Berraseguru Pribatuen Artekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 27. artikuluko 1.e eta 1.f puntuetan zehazten denari jarraituz.
Erreklamazioak jasotzeko, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu bat dauka Zihurko erakundeak. Eta, zerbitzu horren bitartez, bezeroek erreklamazioa edo kexa aurkeztu eta gehienez ere bi hilabeteren buruan horiei erantzun eta konponbidea emateko konpromisoa du. Erreklamazioak edo kexak honako helbide honetan aurkeztu behar dira:
Kutxabank - Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua
Garibai kalea, 15
20004 - Donostia
Edo posta elektronikoko helbide honetan: calidad@kutxa.es
Zihurko elkarteak Bezeroaren Babeserako Araudia eratu du, halaber, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren jarduera arautzeko. Araudi hori gure web-orrialdean dago eskuragarri, helbide honetan: www.zihurko.es.
Jakinarazi nahi dizugu, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako indarrean dagoen araudiaren arabera, zure datu pertsonalak Zihurko Aseguru Artekaritza, SAren jabetzako fitxategi batean gordeta daudela, eta berau baimentzen duzula datu horien tratamendu automatizatua nahiz bestelakoa egiteko, kontratu hau gauzatzearekin eta gainerako produktuen eta zerbitzuen kontratazioarekin eta eskaintzarekin zerikusirik duen hartan eta, hala balegokio, baita datu horiek KUTXABANKen esku eta egoki iritzitako aseguru-etxeen esku uzteko ere, betiere, Zihurko Aseguru Artekaritza, SAren xede sozialari loturiko helburuak betetzearren.
Datuen tratamendua behar bezainbateko isilpekotasunaz egingo da, betiere, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 LOak ezarritakoaren arabera, datu horiek dagozkien pertsonek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horiei kontra egiteko duten eskubidearen kalterik gabe. Eskubide hori baliatzeko, honako helbide honetara jo behar da:
ZIHURKO
Pilotegi Bidea, 2 - 1º Soilaru - Bulego 101
20018 - Donostia