Castellano Euskara

Kalitate Ziurtagiria

Zihurko AENORek (Kalitate Sistemen Normalizazioan eta Ziurtapenean estatuko buru den erakundea) eta IQNETek (herrialde bakoitzean buru diren ziurtapen-erakundeak biltzen dituen nazioarteko elkartea) Ziurtatutako Enpresen Erregistroan dago (ER-1485/2000), Kalitate Sistemen UNE-EN ISO 9001:2008 Espainiako Arauaren arabera.

 

 calidad.jpg

2000. urtean, bezeroei goren mailako kalitateko zerbitzua eskaintze aldera eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egitearren, Kalitatea Kudeatzeko Sistema ziurtatzeko bideari ekin zion Zihurkok. Hala, Zihurkoko prozesu guztiak ziurtatu ditu AENORek, Aseguru Polizak Kontratatzeko eta Kudeatzeko Bitartekaritza Zerbitzua, Ezbeharren Tramitazioa eta Jarraipena eta Aseguru Zorroen Kudeaketa barne.

Hartara, Zihurko izan da AENORek eta IQNETek Euskadin ziurtatu duten lehenengo aseguru-artekaritza eta estatuan ziurtatu duten hirugarrena.

Harrezkero, indarreko araudi berrira egokitu du Zihurkok bere sistema, eta homologatutako ziurtagiriei eusteko beharrezkoak izan diren kanpo-auditoriak gainditu ditu.